Buscar este blog

martes, 5 de marzo de 2013

Itziar Nazabalen Margo Erakusketa Zizurkilen/Exposición de Pintura de Itziar Nazabal en Zizurkil


NERE OBRAREN JUSTIFIKAZIO -- AZALPENA

          Barnean daramadan gauz bat ikusgai dago nere obran, sentimendu eta ehundurezko eztanda bat, amets-irudi batetik sortua.

          Hurrengoko sailak agerian uzten ditu eztanda horrek, era apurtu eta intsinuatu batean:

          Alde batetik sail egin berriena aurkitzen da, emakume eta gizonen biluzietaz gozatzeko, gizakiaren bizi-grin nabarmenenak estalgabetzeko erotismo ta sensualitatez irudikatuta.

          Bestetik, guztiz garaikide eta abstraktua den saila topatuko dugu; baita espresionistatzat sailkatu ahal genuke. Eztanda hori nere lan osoaren ardatza da, bakarka era ezin hobean lan egiteko gaitasuna bait du.

          Bukatzeko, eginiko lehen sailera abiatuko gara, eztanden bitartez xarma berezi eta pertsonala duten tokiak ezagutzeko; ni esatea gustoko dudan bezala, leku bitxiak. Lekuak, kaleak, paisaiak... batez ere betidanik mirestu dudan mundu arabiarrekoa.
Itziar Nazabal Regueira

http://www.facebook.com/itziar.nazabalregueira
http://www.itziarnazabal.com








No hay comentarios:

Publicar un comentario